Gatikan (Bizkaia) dagoen Butroeko Gaztelua etapa berri baterako prestatzen ari da bere ehun urteko historian eta dagoeneko hasi dira zaharberritze lanak.
Lanok bi urte eta erdi inguru iraungo dutela aurreikusi dute proiektuaren arduradunek.
Gatikan (Bizkaia) dagoen Butroeko Gaztelua etapa berri baterako prestatzen ari da bere ehun urteko historian eta dagoeneko hasi dira zaharberritze lanak.
Lanok bi urte eta erdi inguru iraungo dutela aurreikusi dute proiektuaren arduradunek.
Plazer eta ohore handi bat mendi kirolaren Nazioarteko Argazki Lehiaketa honetan sarituetako bat izatea.
Bideo honetan, aukeratutako argazki batzuk eta saritutako 20 argazki ikusteko aukera duzue. "CVCEPHOTO 2022"
Zaragoza eta Bartzelona lotzen dituen A2 autobidean Greenwich Meridianoaren igarobidearekin bat egiten duen puntu bat dago. Puntu hau Aragoin dago, Zaragozatik gertu, Bujaraloz eta Peñalba herrien artean.
Mungiako sarrera Laukarizko errepidetik, Derio bidea. Niretzako, Mungiak daukan sarrerarik politena.
Mungia udalerriko Larrauri auzoan dago Zumetzagako San Migel ermita ederra, Jata mendiaren magalean. Eraikin erromaniko berantiar ezagunena da Bizkaian.
Hormarriz egindako habearte errektangeluar bakarra eta aurrealdeko portiko dotorea dauzka baselizak.
Eraikinaren elementu ikusgarriena, hala ere, absideko leihoa da. Halaber, kanpoaldeko zutabeak ere aipatzekoak dira, izan ere, simetriarik gabe dekoratuta daude, elementu zirkular, erronbodun sare eta sokazko zareekin, alegia.
Mungiak ere Korrikarekin eta Euskararekin bat egin du gaur goizean. Gure hizkuntza maite dugunontzako egun polita izan da gaurkoa. Gora Euskal Herria eta gora gure Hizkuntza!!!
Bizkaiko kostaldeko Bakio herrian hartutako irudiak dira, 2014ko martxoaren 3an. Irudi ikusgarriak ikusteko aukera izan genuen arratsalde honetan; Olatu erraldoiak Kantauri itsasoan eta Estepona ibaiko bigarren zubiraino sartzen ziran olatuak.
Eskerrik asko hemendik pasatzeagatik, zuen gustokoa izatea espero dut. Mila esker!