Felix
Urrutia. (1953) Mungia
Euskal Herria
Nahiko gaztetatik dator nire argazki zaletasuna. Nire lehenengo esperientzia
kamera konpaktu batekin izan zan 70. hamarkadaren hasieran.
Oraindik gogoan dut hasieran erabili nuen Kodak kamera hura, geroxeagokoa berriz Halina bat izan zan. Bihak ziran analogikoak eta
guztiz manualak baina azken honek erreflex itxura zeukan.
Geroxago, 1978an, Ricoh KR-5 kamera erreflexa erosi nuen eta hau ere analogikoa
eta guztiz manuala zan. Egia esan, urte askotan gozatu nuen kamera honekin
negatiboak eta diapositibak erabiliz.
80.ko
hamarkadaren hasieran, argazkilaritzako tailer bat egin nuen eta geroztik
irakurritako aldizkari espezializatuek eta argazki liburuak asko lagundu
zidaten ezagutza berri batzuk eskuratzeko.
Azken
urteotan, internet ere lagungarri bihurtu da niretzako argazki mundu honetan
eta oraindik pausoak ematen jarraitzen dut, ikasten.....
Nire
digital bidaia 2004.urtean hasi zen eta aspaldiko negatiboak eta diapositibak
eskaneatzeari ekin nion. Hurrengo urtean, nire lehen kamera digitala erosi
nuen. Poztasun asko eman diten Canon EOS 350D kamera erreflexa zan eta oraindik
bizirik darrai.
Gaur
egun, gehien erabiltzen ditudan kamerak Canon EOS 5D Mark III eta Canon EOS 7D dira baina neurri txikiagoan bada ere, Panasonic FZ-28
konpaktua erabiltzea atsegin dut ibilaldi luzetxuagoak egiterako orduan gehien
bat.
Argazkilaritza mundu honetan sartuta nagoen urteetan Argazki Lehiaketa
batzuetan ere parte hartu izan dut eta sari batzuk irabazi ere bai; gehienak lokalak baina estatu eta nazioarteko batzuk ere bai.
Erakusketa batzuk egiten ere ausartu naiz Euskal Herriko hiri eta herri batzuetan.
Euskalnatura taldeko kide batzuekin batera, Euskal Herriko zenbait
herritan ikusgai egon dan Erakusketa Kolektibo horretan ere parte hartuta nago
nire natura argazki batzuekin.
Mota guztietako argazkilaritza atsegin dut baina blog honetan sartzen joango naizen argazkiak naturari buruzkoak izango dira gehienak eta tarteka, beste gai batzuk ere jorratuko ditut.
Nire artxibotan dauden
argazki hoberenak aukeratzen eta igotzen saiatuko naiz ni eta iruzkinak
eta iritziak ematera gonbidatzen zaituztet.
Ongi
etorri eta eskerrik asko!!!
-- © Felix Urrutia Photography --
ARGAZKI SARIAK:
-2023.---"FAF Ohorezko Aipamena" CIUDAD de CEUTA 2023 Nazioarteko Argazki Lehiaketan.
-2023.---"Diploma Chairman" 51. Nazioarteko Gipuzkoa Trofeoan.
-2023.---"Diploma AFI" Nazioarteko "Procopi Llucià 2023" Premi Ciutat d´Igualada Argazki Lehiaketan.
-2023--- "FIAP Ohorezko Aipamena "VILA DE
CAMBRILS" 32. Nazioarteko Argazki Lehiaketan.
-2023--- Argazki aukeratua "GIPUZKOAKO BAZTERRAK". Diario Vascok 2024ko egutegia osatzeko antolatzen duen Argazki Lehiaketan.
-2023---2.Saria Estatu mailako "Badía del Vallés 2023" Argazki Lehiaketan; FCFko urrezko domina eta diploma.
-2023--- Argazki aukeratua "Gipuzkoako Mendizale Federazioko 2024ko Egutegirako.
-2023--- "FIAP Ohorezko Aipamena" APHOTOREPORTER 2023 Nazioarteko Bienalean.
-2023--- Argazki Finalista eta Erakusketarako hautatua "FOTOARTE GASTEIZ 2023"
-2023.--- 4.Saria "Bide Indarkeria STOP" Elkarteak antolatzen duen "IKUSI eta IKASI 2023" Argazki Lehiaketan.
-2022.---3. Saria: Brontzezko CEF Domina eta Photoka Diploma Gernika-Lumoko VII. PHOTOKA Argazki Lehiaketako URDAIBAI/GAZTELUGATXE kategorian.
-2022.---1. Saria Arteche Taldeak antolatzen duen VIII. ARTPHOTO Nazioarteko Lehiaketako "Azpiegitura eta Ekipamendu Elektrikoa" kategorian.
-2022.--- Finalista "NAFARROA EZAGUTU 2020"
Lehiaketako "Ondarea" kategorian.
-2022.---"FIAP Ohorezko Aipamena "VILA DE
CAMBRILS" 31. Nazioarteko Argazki Lehiaketan.
-2022.---Diploma RSFZ 98.ZARAGOZAko Udazkeneko Nazioarteko Saloian.
-2022.--- FIAP Ohorezko Aipamena (Fédération Internationale de L´Art Photographique) CIUDAD de CEUTA 2022 Nazioarteko IV.Saloian.
-2022.---Diploma Europa 2022 Nazioarteko LX.PUIGCERVER DOMINA Argazki Saloian. ALFORJA. (Tarragona)
-2022.---Ohorezko
Aipamena 8.CVCEPHOTO Nazioarteko Argazki Lehiaketan.
-2022.---Diplome Le Catalan Perpignan-Photok antolatutako "LE CATALAN" IX. Nazioarteko Argazki Saloian. (Frantzia)
-2022.---Ohorezko
Aipamena CEF (Confederación Española de Fotografía) SANT BOIko III. Nazioarteko Argazki Lehiaketan. (Catalunya)
-2022.---Diploma Vila de Sant Boi, SANT BOIko III. Nazioarteko Argazki Lehiaketan. (Catalunya)
-2022.---Ohorezko Aipamena GPU (Global Photographyc Union) "46. TROFEU TORRETES" Nazioarteko Lehiaketan. Calella. (Catalunya)
-2022.---Ohorezko
Aipamena CEF (Confederación Española de Fotografía) Gaia: Bidaiak, GUADALAJARAko Nazioarteko VII. Argazki Saloian.
-2022.--- Ohorezko Aipamena PSA (Photographic Society of America) BERGAko "Tirabol 2022" Nazioarteko VII. Argazki Saloian.
-2022.---Ohorezko Aipamena CEF (Confederación Española de Fotografía) Gaia: Libre Kolorez, GUADALAJARAko Nazioarteko VII. Argazki Saloian.
-2022.--- Ohorezko Aipamena PSA (Photographic Society of America) ANTEQUERAko Nazioarteko V. Argazki Saloian.
-2021.---CEF Ohorezko Aipamena CIUTAT DE LA VILA JOIOSAko Nazioarteko X. Argazki Saloian.
-2021.---Ohorezko Aipamena Estatu Mailako XXVII. CIUDAD DE ÚBEDA 2021 Argazki Lehiaketan.
-2021.---Diploma Intercontinental Circuit DOMINICAR ERREPUBLIKAko VI. NAZIOARTEKO SALOIAN.
-2021.---Diploma Intercontinental Circuit ANDORRAko XI. NAZIOARTEKO SALOIAN.
-2021.---Urrezko Domina CEF (Confederación Española de Fotografía) "NAZIOARTEKO IX. ILLA DE MENORCA ARGAZKI SALOIAN"
-2021.---FAF Ohorezko Aipamena (Federación Andaluza de Fotografía) "CIUDAD DE JEREZ"ko XXXVII. Estatu Mailako Lehiaketan
-2021.---2.Saria Proclade Yanapay elkarteak antolatutako "MIGRAZIOA ETA KULTUR ANIZTASUNA" Argazki Lehiaketan.
-2021.---"FIAP Ohorezko Aipamena" QUILLAT 2021" BLANESko 49. Nazioarteko Argazki Lehiaketan.
-2021.---ACCESITA Bide Indarkeria STOP Elkarteak antolatzen duen "IKUSI eta IKASI" Lehiaketan.
-2021.---Urrezko Domina FIAP (Fédération
Internationale de L´Art Photographique) Perpignan-
Photok antolatutako "MARENDA NATURE / LE
CATALAN" VIII. Nazioarteko Argazki Saloian.
(Frantzia)
-2021.---Diploma CEF (Confederación Española de
Fotografía) Perpignan-Photok antolatutako
"MARENDA NATURE / LE CATALAN" VIII.
Nazioarteko Argazki Saloian. (Frantzia)
-2021.---Diploma ARGELÈS Perpignan-Photok antolatutako "MARENDA NATURE / LE CATALAN"
VIII. Nazioarteko Argazki Saloian. (Frantzia)
-2021.---ACCESITA "PHOTO-BIA" Argazki
Lehiaketan.
-2020.---1. Saria "UDAZKENA EUSKAL HERRIAN
2020" Arrasate (Gipuzkoa)
-2020.---FCLV Diploma CIUTAT DE LA VILA
JOIOSAko Nazioarteko IX. Saloian.
-2020.---2. Saria El Correo egunkariak antolatzen
duen "BIZKAIKO IKUSKIZUNAK 2020"
lehiaketan.
-2020.---Finalista "NAFARROA EZAGUTU 2020"
Lehiaketan. "Paisaiak"
-2020.---"CEF Ohorezko Aipamena" VILA DE
CAMBRILS"ko 29. Nazioarteko Argazki Lehiaketan.
-2020.--- "CEF Ohorezko Aipamena" CIUDAD DE
ARCOS"ko Nazioarteko III. Saloian.
-2019.---"FIAP Ohorezko Aipamena" CIUTAT DE LA
VILA JOIOSAko Nazioarteko VIII. Saloian.
-2019.---1.
Saria. "MUNGIHARRO" Mungiako
2020ko Egutegirako
Lehiaketa.(Bizkaia)
-2019.---1.
Saria. "GIPUZKOAKO BAZTERRAK".
Diario Vascok 2020ko
egutegia osatzeko antolatzen
duen Lehiaketan.
-2019.--- 4. eta 13. Sariak. "GIPUZKOAKO
BAZTERRAK". Diario Vascok
2020ko egutegia
osatzeko antolatzen duen Lehiaketan.
-2018.---1.
Saria "IV. ARTPHOTO". Arteche Taldeak
antolatzen duen
Nazioarteko Lehiaketako "Bizia eta
Elektrizitatea" kategorian.
-2018.---Diploma
EUROPA 2018. XVII. Nazioarteko
Saloia EUROPA 2018. "FOTOARTREUS"
-2018.---1.
Saria. Bakioko Argazki Lehiaketa.
(Bizkaia)
-2017.---1.
Saria. "III. ARTPHOTO". Arteche Taldeak
antolatzen duen
Nazioarteko Lehiaketako "Bizia eta
Elektrizitatea" kategorian.
-2016.---1.
Saria. "MUNGIHARRO" Mungiako 2017ko
Egutegirako
Lehiaketa.(Bizkaia)
-2016.---1.
Saria. "TEKNOPOLIS" EiTBko Teknopolis
lehiaketa. (Euskal
Herria)
-2015.---1.
Saria. "MUNGIHARRO" Mungiako 2016ko
Egutegirako
Lehiaketa.(Bizkaia)
-2008.---1.
Saria. 2009ko Egutegirako Argazki
Lehiaketa. MUNGIA (Bizkaia)
-2007.---3.
Saria. Legazpiko I.Rally Digitalean.
(Gipuzkoa)
-2004.---3.Saria
. XL. Beasain Saria 2004. Beasain.
(Gipuzkoa)
-2003.---1.
Saria (Kolorez) Urretxu-Zumarragako
Argazki Lehiaketa. (Gipuzkoa)
-2000.---1.
Saria. XXXVI. Beasain Saria 2000.
Beasain. (Gipuzkoa)
-1998.---3.
Saria. Ataungo Argazki Lehiaketa.
(Gipuzkoa)
-1984.---1.
Saria (Kolorez) Mungiako III. Argazki
Lehiaketa. Mungia. (Bizkaia)
-1984.---1.
Saria (Herrikoa) Mungiako III. Argazki
Lehiaketa. Mungia.(Bizkaia)
-1983.---1.
Saria. (Kolorez) Mungiako II. Argazki
Lehiaketa. Mungia.(Bizkaia)
-1981.---1.
Saria. Mungialdeko I. Argazki Lehiaketa .
(Bizkaia)
-1981.---1.
Saria. (Herrikoa) Mungialdeko I. Argazki
Lehiaketa. (Bizkaia)
------------------------------------------------------------------------
ARGAZKI ERAKUSKETAK;
2007
Martxoa.---- “Mungiako pasaiak, flora eta
fauna”. Mungiako
Torrebillela Kultur Etxea.
2008
Otsaila.--- ”Danatarik”. Derioko "Taberna
Trippy"
2008
Martxoa.---- “Natura Ikutuak”. Naturako
argazkiekin Bilboko K2
tabernan.
2008
Apirila.-----“Objektibotik:Euskal Natura
argazkitan”.
Euskalnatura kolektiboarekin batera
natura argazkien Erakusketa
Leioako E.H.U.
2009
Martxoa.----”Objektibotik:Euskal Natura
argazkitan”.
Euskalnatura kolektiboarekin batera
natura argazkien Erakusketa
Segurako Segurako
Ardixarran Etxean.
2009
Martxoa.-----“Natura Ikutuak”. Naturako
argazkiekin Derioko
Udondo Tavern tabernan.
2009
Ekaina.-----“Objektibotik:Euskal Natura
argazkitan”.
Euskalnatura kolektiboarekin batera
natura argazkien Erakusketa
Elgoibarko Kultur
Etxean.
2011
Apirila. -----“Elkarrekin; naturako
elkarrekintzak”. Euskalnatura
kolektiboarekin
batera natura argazkien Erakusketa Ordiziako
D´elikatuzen zentroan.
2012
Apirila.-----“Elkarrekin; naturako
elkarrekintzak”. Euskalnatura
kolektiboarekin
batera natura argazkien Erakusketa Elgoibarko
Kultur
Etxean.
2012
Ekaina.----“Elkarrekin; naturako
elkarrekintzak”. Euskalnatura
kolektiboarekin
batera natura argazkien Erakusketa Donostiako
E.H.U.
2014
Abendua.----"Natur Ukitua" Filtro digitalekin
ikututako
natura argazkien Erakusketa Gasteizko
Mila Agirre Galerian.
2015
Urtarrila.-----"Zuhaitza" Filtro digitalekin
ikututako
zuhaitzen argazkien Erakusketa
Burlatako Clínica Veterinaria
Burladan.
2015 Abuztua.----“Elkarrekin;
naturako
elkarrekintzak”. Euskalnatura kolektiboarekin
batera
natura argazkien Erakusketa Busturiako
Madariaga Dorretxean.
--------------------------------------------------------------------
Hortik
aparte, nire natura argazkiak egutegiak,
liburuxkak eta agendak
osatzeko ere erabili dira
gehien bat Mungian.
Argazki
panoramiko batzuk ere prestatu nituen
Bizkaiko Uribe aldeko 6
begiratokietarako.