2013(e)ko urriaren 31(a)

"Diapositibak eskaneatzen"

Argazkigintzan sartuta daramaten  urte pilo hauetan negatibo/diapositiba mordo bategaz egin naiz eta plastikozko kutxa txikietan eta sobretan gordeta dauzkat gaur egun.
Ordenagailuarekin hasi nintzanean,  dendara eramaten nituen eskaneatzeko baina orain, alde batera utzita neuzkan….Erdi ahaztuta.

Eskaner bat daukat, Canon CanoScan 9000F, baina ematen duen emaitza ez zait gehiegi gustatzen.

Azkenean, gogoko ditudan diapositibak eskaneatzeko zerbait egitera ausartu naiz eta  blogeko sarrera hontan emango dizuet sistema honen berri.

Ortzadar honen kolorezko diapositiba, Fuji Sensia 100ISO, eskaneatzea da egin beharra.

Uste dot idatziz azaldu baino hobeto irudiz azaltzea izango dala eta horretarako argazki bat dakartzuet hona. Oso muntai erreza da, etxean, ordenagailuko mahaian eta  dena eskura…..

Canon Eos 7D kamera eta Canon makro 100m/m  f; 2,8  objektiboa erabili ditut “eskaneatzeko”.  Atzekaldeko argia Word programarena da eta emaitza, tamainu txikian erakusteko ez da batere txarra,  baina tamainu handireko bere gabeziak ditu….
Ia zer irudutzen zaizuen emaitza…….Eskerrik asko!!! 

                                                                                                  Argazki ekipoa;       
                                                                         DSLR kamera: Canon EOS 7D    
                                                               Objektiboa: Canon EF 100m/m  f:2,8  USM
                                                 Distantzia fokala: 100 m/m  _   Sensibilitatea: 100 ISO
                                        Diafragma irekiera, Av:9   _    Obturazio abiadura, Tv: 1/13
                                          
Tripodea: Manfrotto 055 CL eta 804 RC2 errotulea 

2013(e)ko urriaren 4(a)

"Otzarreta" Gorbeia Parke Naturala

Azkenaldi honetan denbora libre gehiagorekin aurkitzen naiz argazkigintzari eskeintzeko, bai Interneten partekatzeko edo irudi berriak egiteko. Honen ondorioz, azkenengo hiru urtetan geldi eta utsik euki doten blogari bizi apur bat emotera animatu naiz. Sarrera gabe zegoen, eduki gabe. Upel baten antzekoa zala esango nuke. Tapoirik gabe eta noski, ardorik gabe.
Nire lehenengo sarrera gaurkoa izango da baina aurreko egunetan zerbait igotzen ibili naiz blogari itxura apur bat emoteko asmotan.
Nabari da ez naizela batere aditua honelako tresnak ibiltzerakoan  eta asko kostatu bazait ere, sarrerak igotzen hasitakoan, ziur nago pultsoa hartuko diotela blog honi. Hori espero dut  behintzat...

Nire lehenengo irudia Otzarretako basoan eginda dago, Gorbeiako Parke Naturalean. Irudi berbera baina bi bertsiotan; bat kolorez eta bestea zuri beltzean.
Antzinako irudi bat da, 2007-01-28koa eta  lehen aldiz elurrekin bertan izanak oroitzapen onak dakarzkit.
Egunsentiko lehen argiarekin iristeko asmoa neukan pagadi honetara eta nahiko goiz jaiki nintzan.

Barazar mendateko gaineraino ondo joan nintzan baina handik aurrera ezin zan autoarekin jarraitu. Hainbat elur zegoen eta autoa bertan utziz, oinez abiatu nintzan pagadira dauden 3 kilometroak egiteko asmotan. Ez da bide luzea baina elur-geruza polita zegoen, ekipoak ere apur bat pisatzen du eta gainera, geldialdi apur batzuk egin ondoren argazki batzuk egiteko, ez nintzan iritsi lehen argiak arrapatzeko.
Pagadira 9:30ak inguruan iritsi nintzen eta egia esan, nire ustez, nahiko argi politakin aurkitu nintzan.
Basoan sartu eta berehala, apurtuta zegoen zuhaitz adar eder hau ikusi eta bertara joan nintzan zuzenean.  Argazkia egiteko prestatzen negoela, zaldi hau agertu zan ez dakit nondik. Bakarrik negoela pentsatzen nuen baina ez, lagun berezi bat neukan inguruan eta itxura batean, ez zeukan posatzeko gogo haundirik ze ez zan geldirik egoten.   


 © Felix Urrutia Photography
 

Lortu nuen argazki hau egitea baina momentua  hain azkarra eta intensoa izanik, ez nintzan izan gai  argazki gehiago egiteko “zuhaixka” honi.

Gaur egun ere, nire buruari galdetzen diotena zera da: Zergaitik ez nuen jarraitu argazki gehiago egiten zuhaitz eder honi?

Gorago esan dudan bezala, Gorbeiako bazter liluragarri honetan bizitako momentuaren bi bertsio igotzera animatu naiz. Ia zer iruditzen zaizuen irudia bi bertsio hauetan.
 
Eskerrik asko hemendik pasatzeagaitik!!!




                                                        Argazki ekipoa eta datuak:        


                                                                        DSLR kamera: Canon EOS 350D     
                                                             Objektiboa: Canon Zoom EF 17-40m/m  f:4 L USM
                                                           Distantzia fokala: 31,0 m/m   _   Sensibilitatea: ISO 100
                                                          Diafragma irekiera, Av:10   _    Obturazio abiadura, Tv:1/6
                                                           Tripodea: Manfrotto 055 CL eta 804 RC2 errotulea
                                                                               Jatorrizko artxiboa: RAW
                                                                  Data: 2007-01-28      _         Ordua: 9:46:01

                                                          

"Argazki Ekipoa"

   
Argazkiak egiteko erabiltzen dodan  ekipoa, ondorengo hau da ;

*Kamerak:_____Canon EOS 5D Mark III, Canon EOS 7D eta Panasonic FZ-28. 
*Objektiboak:__Canon Zoom EF 17-40mm f:4 L USM, Canon Makro EF 100mm f:2,8 USM,  Canon EF-S 15-85mm f: 3,5-5,6 IS USM, Canon EF 70-300mm f:4-5,6 IS USM, Canon EF 50mm f:1,4 eta Samyang FISH-EYE 12mm f:2,8.
*Filtroak:______B+W polarizatuak, SINGH-RAY eta COKIN degradatuak eta HOYA  NDX8(3 pauso)  eta HELIOPAN ND 3,0 Slim(10 pauso) neutroak.
*Tripodea:_____Manfrotto 055CL + 804RC2 Errotulea.