2017(e)ko abenduaren 10(a)

"Goiuri" Urkabustaiz (Araba)

 Joan dan asteburuan elurtze garrantzitsu batzuk euki genituen Euskal Herrian baina ez nuen euki gozatzeko aukerarik lehenago prestatutako bidai batengatik, Sevillara hain zuzen ere...
 Igande gauen iritsi ginan baina astelehenean, beste argazkizale lagun batekin, elur geruza zuri horren bila atera ginen.
Bidaian goazela aukeratu genuen nora joan, Arabako Goiuri ingurura hain zuzen ere, elur eta behelaino giro polit bat aurkitu genun eta bertan pasa genituen goizeko ordu batzuk inguru zoragarri horretan gozatzen.
Hemen argitaratzen ditudan argazkiak urjauziarenak eta Goiuriko Santiago elizarenak dira. (Urkabustaiz. Araba)
Goiz horretako argazki bilduma batekin uzten zaituet, ia zuen gustokoak diren...

Mila esker hemendik pasatzeagatik!!!


© Felix Urrutia Photography  










2017(e)ko azaroaren 7(a)

"REFLECTIONS" Guggenheim Bilbao Museoa (XX.Urteurrena. 1997-2017)

Guggenheim Bilbao Museoaren urteurren berezi bat ospatu zan joan dan urrian. 
Gezurra dirudi baina 20 urte igaro dira Bilboko ikono honek ateak zabaldu zituenetik lehenengo aldiz.
1997ko urriaren 19an izan zan hori eta joan dan urrian bete zituen 20 urte.
Hori ospatzeko, argi eta doinuz jositako ikuskizun paregabea eskeini ziguten Londreseko "59 Productions" enpresaren eskutik.
Gozatu, ikusterakoan eta argazki-bideo hauek egiterakoan nik egin dudan bezala. Erakargarria!!!

Hemen daukazue gertaera honi dagokion nire ikuspegia.

Eskerrik asko hemendik pasatzeagatik!!!

© Felix Urrutia Photography  


 

2017(e)ko urriaren 18(a)

"REFLECTIONS" Guggenheim Bilbao Museoa (XX.Urteurrena)


Guggenheim Bilbao Museoak urtebetetze berezi bat ospatzen du gaur.
20 urte betetzen ditu eta egun hau ospatzeko, inoiz ikusi gabe izan duen argiztatze berezi batekin jantzi dute egun hauetan.
Argazkigintza gustoko dugunentzako beti izaten da erakargarria baina zer esanik ez, egun hauetako "Reflections" ikuskizunarekin. Oso ederra!

Hemen doa nire omenaldi txiki bat Bilboko ikono honi.
Ia zuen gustokoa den....

Eskerrik asko hemendik pasatzeagatik!!!

© Felix Urrutia Photography  








2017(e)ko irailaren 5(a)

"Artzain txakurrak" (Mungia)

"Bizkaiko artzain txakurren txapelketa" (Mungia)

Azkenengo urteetan bezala, aurten ere Mungian jokatuko da "Bizkaiko artzain txakurren txapelketa"


Datorren larunbatean izango da, 2017-09-09an, arratsaldeko 17,30tan.


Tokia, beste urteetan izandako berbera izango da; Mungiako erdigunetik nahiko hurbil dagoen Errementari zelaian, Gernikara bidean.


Ikuskizun polita izango da aurten ere bertan....

(Irudi hauek 2015ko txapelketan hartutakoak dira)

Eskerrik asko hemendik pasatzeagatik!

© Felix Urrutia Photography


 







2017(e)ko abuztuaren 25(a)

"Begiratokia"

 III SalĆ³n Internacional Digital “Vila d´Almenara” 2017 

 Almenarako Nazioarteko Lehiaketara aurkeztu nuen irudia duzue hau.

 
Saririk ez dut jaso baina Nazioarteko Lehiaketa honetako katalogoan nire lan bat agertzea pozik egoteko modukoa da. 


Lan izugarri ederrak daude, zorionak sarituta izan diran guztiei.

Katalogoa esteka honetatik ikus daiteke; 
 https://gfalmenara.wordpress.com/2017/07/20/ya-tenemos-el-catalogo-en-pdf-del-iii-salon-internacional-digital-vila-dalmenara-2017/


© Felix Urrutia Photography  



2017(e)ko abuztuaren 22(a)

"Eguzki eklipsea" (Mungia 2017-08-21)

Atzo iluntzean, eguzki eklipse partziala eta txiki bat euki gendun Euskal Herrian baina prestakuntzarik gabe harrapatu zidan. 

Korrika batean, tripodea atera baino filtroak jartzeko egokitzaileak ez nituen aurkitzen eta zelo edo zinta batekin pegatu eta aurrera....

Hurrengoan, 2026ko eklipse osoa datorrenean, hobeto prestatuta ia harrapatzen nauten jajaja!

Mungian hartutako irudiak dira. Timelapse labur labur batean sartu ditut argazki danak.

Pantaila osoan hobeto ikusiko duzue....

Mila esker hemendik pasatzeagatik!

© Felix Urrutia Photography


                                            

2017(e)ko abuztuaren 20(a)

"Perseidak Gaztelugatxen"


Aurten eta joan dan urteko perseida garaian, San Lorentzotan,  gau batzuk pasa ditut Gaztelugatxeko Biotopo Babestuan argazki serie batzuk egiten.
 

Guztira, lau gauetan ibili naiz serie hauek egiten, 800 argazki guztira.

Argazki guzti hauekin Timelapse bat prestatzen nabil eta bitartean, argazkitxu hau plazaratzen dut. 
Bost argazkiz osatutako irudi bat da hau.
 

Ia zuen gustokoa den, mila esker hemendik pasatzeagatik!

© Felix Urrutia Photography
 

2017(e)ko maiatzaren 9(a)

"Lizarrustiko pagadia"

Ni bizi naizen tokitik itsasaldea gertuago daukat eta noizbehinka, bertara hurbiltzea gustatzen zait  baina basoak gehiago erakartzen naute askotan... Aralarko Lizarrustiko pagadia eta Urbasa/Andiako basoak askotan bisitatzen ditut eta oraingoan Lizarrustiko argazki batekin nator; Lizarrustiko mendatearen gainean dagoen Aralarko Parketxearen inguruan ateratako argazkia da, neguan eta laino apur batekin.
Ia zuen gustokoa den. Eskerrik asko hemendik pasatzeagatik!


© Felix Urrutia Photography
 

2017(e)ko apirilaren 6(a)

"20. KORRIKA 2017" (Mungia 2017-04-05)

 Tipi tapa, tipa tapa, KORRIKA!!! 
Aurten ere heldu da Korrika Mungiara. Euskal Herrian zehar ibiltzen den euskeraren aldeko martxa hau bi urtetik behin ospatzen da eta aurten 20.edizioa izan da. Atzo gaueko 22;45tan iritsi zan Mungira eta ehundaka pertsona egon ziran itxaroten korrikan hasteko prest.
Nire etxeko balkoitik grabatutako bideo labur bat daukazue hemen.
Ia zuen gustokoa den, eskerrik asko!  


© Felix Urrutia Photography 

 


 


2017(e)ko martxoaren 21(a)

"ARGAZKI ERAKUSKETA Tabakaleran" Alberto Schommer ....modernitaterantz



 Donostiako Tabakalera bisitatzeko gogoarekin nebilen aspaldian eta azkenean lortu dut bertara joatea; Eraikuntza polita da eta merezi du bisita egitea. Sortea bere izan dut ze Alberto Schommer-en erakusketaren azken eguna zen eta hau ikustea ere garrantzitsua zen niretzako, izugarrizko lanak zeuden eta.... Ondoren datorren testu osoa, erakusketan bertan jasotakoa da:

Argazkiak;




Alberto Schommer 1928ko abuztuaren 9an jaio zen Gasteizen.

Bere aita, Albrecht Schommer Koch, argazkilari aleman bat izan zen, 1925ean Rosario GarcĆ­a Ugalde gasteiztarrarekin ezkondua. Ikasketak amaitzean, margolaritzara jo zuen, argazkigintza eta zinemarekiko interesarekin txandakatuz.

50eko urteetan aitaren estudioan lan egiten hasi zen, eta Hamburgon hasi zen bere burua argazkilari gisa prestatzen, eta gero Parisen jarraitu, han, 1960an, Balenciaga jostunaren bildumak argazkitan jaso zituelarik.




1957an, Mercedes Casla-rekin ezkondu ondoren, argazkilari profesional gisa lan egitea erabaki zuen.

1960an, Orain taldean parte hartu zuen arabar astistekin, eta momentuko arte-abangoardiaren kolektiboan (ZAJ) ibili zen. 1966ean  Madrilen jarri zen bizitzen, eta 1972an lortu zuen sona, ABC-ren igandekarian egiten zituen Retratos PsicolĆ³gicos (Erretratu Psikologikoak) serie ospetsuagatik.


LucĆ­an Freud-en erretratuekin bezalaxe, inor ezin axolagabe geratu Alberto Schomer-en erretratuen aurrean ere, keinua poemaren dimentsiora goratu eta begirada biografia bihurtzen baitzuen, Vicente VerdĆŗ-ren hitzetan. 1970eko hamarkadan, mundu osoan zehar ibili zen bidaiatzen, Errege Etxearen bisita ofizialen jarraipena egiteko.

El PaĆ­s egunkariarekin, eta Francoren heriotzaren ostean, transizio politikoaren protagonistak erretratatzea lortu zuen eta gero espainiar gizarteko pertsona ospetsu nabarmenenak.




1989an, Tokioko Argazkilaritzako Museo Metropolitanoak erakusketa batean sartu zuen XX. Mendeko 49 argazkilaririk garrantzitsuenekin batera; eta urte berean, Madrilgo Arte Ederren Zirkuluak erakusketa ibiltaria eskaini zion bere erretratuekin, Parisko George Pompidou Zentroan amaitu zelarik. 1966an San Fernandoko Arte Ederren  Errege Akademiako kide osoa izendatu zuten. Bere obra zabala nazioartean erakutsi izan da eta argitaraturiko 70 liburu baino gehiagotatik dozenaren bat bere Euskal Herri kutunari eskainiak dira. 2009an, Kultura Ministerioak Arte Ederren Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion.

2010ean, Bilboko Arte Ederren Museoak atzera begirakoa eskaini zion bere lanari.



Argazkigintzako Sari Nazionala eman zioten 2013an eta Pradoko Museoak bere ateak “iriki zizkion”lehenengo aldiz erakusketa bat eskaini ziolarik espainiar argazkilari bati, bere MĆ”scaras (Mozorroak) serie ospetsuaren bidez.

2015eko maiatzean, El PaĆ­s-en No oculto nada (Ez dut ezer eskutatzen) serie politikoa argitaratu zuen.

2015eko irailaren 10ean Donostian hil zen 87 urte zituela.

2017(e)ko martxoaren 15(a)

"OTZARRETA" (Gorbeia Parke Naturala)

 Beste irteera bat Gorbeia Parke Naturaleko bazter polit honetara.
Ni bizi naizen tokitik hurbilen daukadan parkea da, 50km. ingurura...
Asteburuetan eta jaietan jende gehiegi elkartzen da inguru hauetan eta ez dut gogoko izaten egun hoietan bertara hurbiltzea.
Hori dela ta, joan dan astelehenean(2017-03-13) meteorologia lagun nuela ikusiz(euria eta behelainoak), animatu eta etxetik atera nintzan pagadi aldera.
Aste barruen trafiko askoko bidea da baina bueno, bertara helduta lasaiago sentitzen da bat; bakardadean gozatzen...
Bertan egon nintzan bi ordutan ez zen gelditu ere egin euria eta lainoak erdizka lagundu zidan; Joan eta etorri zebilen eta...
Guztiz bustita amaitu banuen ere, gozatu ederra hartu nuen gure bazter polittei argazkiak egiten...
Ia zuen gustokoak diran, mila esker!

 

© Felix Urrutia Photography

2017(e)ko martxoaren 7(a)

"BAKIO" (Itsas ekaitza. 2017-02-28)

 Joan dan asteko asteartean itsas ekaitz potente bat zegoen iragarrita Kantauri itsasoan eta Bakiora hurbildu nintzan; olatu erraldoiekin gozatu eta bide batez, argazki batzuk egin eta bideo klip batzuk ere grabatzeko aukera izan nuen. 

Hemen dituzue arratsalde horretan Kantauri itsasoan, olatu erraldoiekin bizi izan nuen bideo lapurpen bat....(2017-02-28)
 

Pantaila osoan eta 1080p jarri ezkero hobeto ikusiko duzue...

© Felix Urrutia Photography

 


 

 


2017(e)ko otsailaren 8(a)

"ELURRA URBASAN" (2017-02-05)

Beste askotan bezala, joan dan igandean Urbasa aldera igo nintzen.

Argazkiak egiteko ez zegoen argi onik eta haize bolada indartsuak ere ez zidaten askorik laguntzen, azkenean bideo hau grabatzea erabaki nuen; 

Zea Maysen musika autoan jarri, motorra arrankatu eta martxan; pasai eder baten elurtzearekin gozatzen eta Kukutza III abestia polit hau entzunez.

Urbasako kanpingentik portu erdi ingururarte ikusteko aukera dago bideo honetan, Sakanaruntz..

© Felix Urrutia Photography 

 



2017(e)ko otsailaren 2(a)

“GAZTELUGATXE eta BAKIO” ( Ziklogenesi. 2014-02-02 )

Gaur hiru urte, 2014ko Otsailaren 2an, Ziklogenesi Lehergarri bat izan genuen euskal kostaldean eta 8m. inguruko olatuak altxa erazi zituen.

Kalte handiak eragin zituen itsasoko ekaitz honek Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hainbat portu eta herrietan.

Txarrena, goizaldeko marea gorarekin heldu zen, 6:00ak aldera. Irudi hauek, goizeko 8:30tatik aurrera jaso nituen Bakio eta Gaztelugatxeko puntu desberdinetatik.



© Felix Urrutia Photography

 


 


2017(e)ko urtarrilaren 27(a)

"Otzarreta" (Gorbeia)

Egun batzuk badira Gorbeia Parke Naturaleko txoko honetara igo nintzela; Otzarretako pagadi ezaguna eta baso hau erditik zeharkatzen duen Zubizabala errekastoa.

Bazter honetara  joan naizen bakoitzean, behelaino eta errekastoa urarekin aurkitzea  ziren nire helburuak.

 Aurreko egunetako euriteak eta elurtzeak urarekin topo egingo nuela ziurtatzen zuen baina behelainoak, beste behin ere, kale egin zidan. Inguruetan bazegoen baina pagadian batez.

Goiza bideo batzuk hartzen pasa nuen eta hemen duzue horren emaitza. Zuen gustokoa izatea espero dut.

  Eskerrik asko hemendik pasatzeagaitik!

© Felix Urrutia Photography