2017(e)ko martxoaren 21(a)

"ARGAZKI ERAKUSKETA Tabakaleran" Alberto Schommer ....modernitaterantz



 Donostiako Tabakalera bisitatzeko gogoarekin nebilen aspaldian eta azkenean lortu dut bertara joatea; Eraikuntza polita da eta merezi du bisita egitea. Sortea bere izan dut ze Alberto Schommer-en erakusketaren azken eguna zen eta hau ikustea ere garrantzitsua zen niretzako, izugarrizko lanak zeuden eta.... Ondoren datorren testu osoa, erakusketan bertan jasotakoa da:

Argazkiak;




Alberto Schommer 1928ko abuztuaren 9an jaio zen Gasteizen.

Bere aita, Albrecht Schommer Koch, argazkilari aleman bat izan zen, 1925ean Rosario García Ugalde gasteiztarrarekin ezkondua. Ikasketak amaitzean, margolaritzara jo zuen, argazkigintza eta zinemarekiko interesarekin txandakatuz.

50eko urteetan aitaren estudioan lan egiten hasi zen, eta Hamburgon hasi zen bere burua argazkilari gisa prestatzen, eta gero Parisen jarraitu, han, 1960an, Balenciaga jostunaren bildumak argazkitan jaso zituelarik.




1957an, Mercedes Casla-rekin ezkondu ondoren, argazkilari profesional gisa lan egitea erabaki zuen.

1960an, Orain taldean parte hartu zuen arabar astistekin, eta momentuko arte-abangoardiaren kolektiboan (ZAJ) ibili zen. 1966ean  Madrilen jarri zen bizitzen, eta 1972an lortu zuen sona, ABC-ren igandekarian egiten zituen Retratos Psicológicos (Erretratu Psikologikoak) serie ospetsuagatik.


Lucían Freud-en erretratuekin bezalaxe, inor ezin axolagabe geratu Alberto Schomer-en erretratuen aurrean ere, keinua poemaren dimentsiora goratu eta begirada biografia bihurtzen baitzuen, Vicente Verdú-ren hitzetan. 1970eko hamarkadan, mundu osoan zehar ibili zen bidaiatzen, Errege Etxearen bisita ofizialen jarraipena egiteko.

El País egunkariarekin, eta Francoren heriotzaren ostean, transizio politikoaren protagonistak erretratatzea lortu zuen eta gero espainiar gizarteko pertsona ospetsu nabarmenenak.




1989an, Tokioko Argazkilaritzako Museo Metropolitanoak erakusketa batean sartu zuen XX. Mendeko 49 argazkilaririk garrantzitsuenekin batera; eta urte berean, Madrilgo Arte Ederren Zirkuluak erakusketa ibiltaria eskaini zion bere erretratuekin, Parisko George Pompidou Zentroan amaitu zelarik. 1966an San Fernandoko Arte Ederren  Errege Akademiako kide osoa izendatu zuten. Bere obra zabala nazioartean erakutsi izan da eta argitaraturiko 70 liburu baino gehiagotatik dozenaren bat bere Euskal Herri kutunari eskainiak dira. 2009an, Kultura Ministerioak Arte Ederren Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion.

2010ean, Bilboko Arte Ederren Museoak atzera begirakoa eskaini zion bere lanari.



Argazkigintzako Sari Nazionala eman zioten 2013an eta Pradoko Museoak bere ateak “iriki zizkion”lehenengo aldiz erakusketa bat eskaini ziolarik espainiar argazkilari bati, bere Máscaras (Mozorroak) serie ospetsuaren bidez.

2015eko maiatzean, El País-en No oculto nada (Ez dut ezer eskutatzen) serie politikoa argitaratu zuen.

2015eko irailaren 10ean Donostian hil zen 87 urte zituela.

2017(e)ko martxoaren 15(a)

"OTZARRETA" (Gorbeia Parke Naturala)

 Beste irteera bat Gorbeia Parke Naturaleko bazter polit honetara.
Ni bizi naizen tokitik hurbilen daukadan parkea da, 50km. ingurura...
Asteburuetan eta jaietan jende gehiegi elkartzen da inguru hauetan eta ez dut gogoko izaten egun hoietan bertara hurbiltzea.
Hori dela ta, joan dan astelehenean(2017-03-13) meteorologia lagun nuela ikusiz(euria eta behelainoak), animatu eta etxetik atera nintzan pagadi aldera.
Aste barruen trafiko askoko bidea da baina bueno, bertara helduta lasaiago sentitzen da bat; bakardadean gozatzen...
Bertan egon nintzan bi ordutan ez zen gelditu ere egin euria eta lainoak erdizka lagundu zidan; Joan eta etorri zebilen eta...
Guztiz bustita amaitu banuen ere, gozatu ederra hartu nuen gure bazter polittei argazkiak egiten...
Ia zuen gustokoak diran, mila esker!

 

© Felix Urrutia Photography

2017(e)ko martxoaren 7(a)

"BAKIO" (Itsas ekaitza. 2017-02-28)

 Joan dan asteko asteartean itsas ekaitz potente bat zegoen iragarrita Kantauri itsasoan eta Bakiora hurbildu nintzan; olatu erraldoiekin gozatu eta bide batez, argazki batzuk egin eta bideo klip batzuk ere grabatzeko aukera izan nuen. 

Hemen dituzue arratsalde horretan Kantauri itsasoan, olatu erraldoiekin bizi izan nuen bideo lapurpen bat....(2017-02-28)
 

Pantaila osoan eta 1080p jarri ezkero hobeto ikusiko duzue...

© Felix Urrutia Photography