2018(e)ko urtarrilaren 31(a)

"Superilargi urdina" (2018-01-31)

Bart euki dogun ilargiari "Superilargi urdina" deitzen zaio, ez da urdina eta normalean ikusten dugun baino apur bat handiagoa iruditzen zaigu. %6 handiago ikusten da lurretik apur bat hurbilago dagoelako.
Eta "Urdina" deitzen zaio hilabete bereko bigarren ilbetea dalako baina ez du hartzen tono urdinxkarik.
Horrez gain, ilargi eklipse osoa izan dugu baina hemen ez da posible izan ikustea.
1866tik lehen aldiz bete dira hiru faktore hauek; Superilargia, ilargi urdina eta odolezko ilargia (Eklipse osoa).
Hiru faktore hauek 2037ko Urtarrilaren 31an elkartuko dira berriz. 


Eskerrik asko hemendik pasatzeagatik!!!

© Felix Urrutia Photography  

 


 




2018(e)ko urtarrilaren 24(a)

"SAKANA" Aralarko txokoak.

Aurtengo nire lehenengo sarrera duzue hau; Gipuzkoako Goierri aldera joaten naizen bakoitzean, Nafarroako Sakana bailara aldera egiten dut bisitatxu bat. 
Euskal Herriko inguru honetan,  denbora asko pasa dut azkenaldian argazkiak egiten eta naturarekin gozatzen. 
Joan dan asteburuan ere egin nuen nire bisita eta hemen duzue ordu pare batek emandako emaitza. Ia zuen gustokoa den...

Mila esker hemendik pasatzeagatik!!!

© Felix Urrutia Photography