2018(e)ko martxoaren 21(a)

"Udaberri zuria"

 Jadanik ordu batzuk daramaguz udaberri honetan sartuta eta aspaldian argazki irteerarik egin gabe negoenez,  gaur goizean atera naiz "udaberri" zuri eta berezi honi argazki batzuk egitera.
Agur esan diogun negu hau oso gogorra izan da, benetako negua; hotza, euriteak, izotzak, haize bolada galantak, eta elur asko. 
Aspaldiko negurik gogorrenatarikoa izan dela eaango nuke eta udaberri hau ere, bide berdinetik hasi zaigu.
Elurra gustoko dut eta negu honetan asko gozatu dut Euskal Herriko barrualdean egin dituen elurtekin. Nobedade polit bat ere ekarri du ze kostaldean ere bota du. Mungian, nire herrian ere bai. Horrelakoak ez dira urtero ikusten....
Ba horixe, gaur goizean Urkabustaiz aldean (Araba) egindako argazki batzuekin usten zaittuet;
Goiuriko urjauzia, herriko bistak eta inguruko mendialdeko batzuk ere bai. 
Orduña inguruko mendienak ere badude; Gorobel mendi zerrako tontorrak, Antiguako Amabirgina eta azkenengoa, Nerbio ibaiaren urjauziarena da.
Irudi hau, oso bitxia da ze ure metro batzutan amiltzen da baina haizearen ondorioz, goraka doa ur guztia, Santiago mendi aldera.

Ia zuen gustokoak diran. 
Eskerrik asko hemendik pasatzeagatik!

© Felix Urrutia Photography